Atxiloketa

Romano Prodiri ustez kartutxoz betetako gutun bat bidali zion anarkista bat atxilotu dute

Italiako Poliziak talde anarkista bateko kide bat atxilotu du gaur Sardinia irlan, Romano Prodi Europako Batzordeko presidenteari ustez erabilitako kartutxoz betetako gutun bat bidaltzeagatik. Polizia iturrien arabera, irla horretako Assemini herrian atxilotu dute 25 urteko Luca Farris, Paolo De Angelis Cagliariko terrorismoaren aurkako saileko fiskalak aginduta. Farris Asai taldeko anarkistako kidea da, eta Prodiri gutun hori bidaltzeaz gain, azken asteetan Sardinian izan diren zenbait ekintza leporatzen diote, gasolindegi batzuen aurkako atentatuak tarteko.

2004ko otsailaren 3a
13:04
Entzun
Europako Batzordeko presidenteak aurtengo urtarrilaren 12an jaso zuen Boloniako bere etxean kartutxoz eta petardoz betetako gutunazal bat. Gutun hori ez zegoen lehertzeko prestatua. Kartutxeez gain, barruan, egunkaritik moztutako Prodiren beraren argazki bat eta kapitalismoaren aurkako aldarrikapen bat zegoen.

Abenduaren 27az geroztik segurtasun neurri gehiagorekin bizi da Romano Prodi, izan ere, egun horretan, gutun-bonba batekin arin zauritu zen. Ekintza horrez gain, Europol eta Eurojusten egoitzetara, Europako Banku Zentraleko presidentearen egoitzara eta zenbait eurodiputaturen etxera ere bidali izan dituzte horrelako gutunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.