Bloomberg etxeak egindako azken inkestaren arabera, Barack Obama presidenteak hamahiru punturen aldea aterako lioke Mitt Romney errepublikanoari hauteskundeak orain eginez gero. Inkestaren arabera, botoen %53 jasoko lituzke demokratak, eta %40 errepublikanoak.
AEB Ameriketako Estatu Batuetako hamar herritarretik seik uste dute herrialdea ez doala bide egokian, baina herritarren %49k uste dute bi hautagaien artean Obama dela egokiena ekonomia hobetzeko. Bloombergen inkestaren arabera, %39ko babesa du Romneyk herritarren artean, eta %55ek uste dute klase ertainaren errealitatetik kanpo bizi dela errepublikanoen hautagaia.
Romneyri hamahiru puntu atera dizkio Obamak azken inkestan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu