espainia / tratu txarrak
Roquetas de Marrekoa "kasu isolatua" izan zela dio Alonsok
Espainiako Barne Ministro Jose Antonio Alonsok esan du Espainiako Gobernuak ez duela onartuko komisaldegietan tratu txarrik ematerik. Roquetas de Marreko (Almeria) Guardia Zibilaren komisaldegian gertaturikoaren inguruko azalpenak eman ditu Alonso Espainiako Kongresuan, eta Roquetas de Marren gertatutakoa "kasu isolatua" izan zela azaldu du. Guardia Zibilarengan konfiantza duela berretsi du, eta giza eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartu.
Guardia Zibilak eta Espainiako Barne Ministerioak hartu beharreko neurri guztiak hartu dituztela azaldu du Alonsok, eta azpimarratu du, horrelako gertakariek ez dutela Espainiako Estatuko Segurtasun indarren izena zikinduko. Horregatik, "antzeko kasurik txikiena ere" ikertu egingo dutela hitz eman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu