mundua

Rosella Urru kooperantea aske utzi dute Malin, Poliziaren arabera

Urriaren 23an bahitu zuten, Tindufen (Aljeria), Enric Gonyalons eta Ainhoa Fernandezekin batera. Italiako Gobernuak jakinarazi du ez dutela askapenaren inguruko baieztapenik jaso. 

2012ko martxoaren 3a
16:53
Entzun

Tindufen (Aljeria) urriaren 23an bahitu zuten Rosella Urru kooperante italiarra askatu dute, Poliziaren arabera. Hala zabaldu dute Italiako hainbat hedabidek. Hala ere, Italiako Gobernuak jakinarazi du ez dutela jaso askatzearen gaineko baieztapenik. 

Urrurekin batera, Enric Gonyalons eta Ainhoa Fernandez bahitu zituzten. Ez dago azken bi horien egoeraren berri. Gonyalons Mundubat GKE gobernuz kanpoko erakundeko kidea da.

Al-Qaeda Magreb Islamikoko disidente talde batek bere gain hartu zuen bahiketa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.