Frantziako PS alderdi sozialistako 232.912 militanteak François Hollanderen lekukoa hartuko duen idazkari nagusia aukeratzeko botoa ematera deituta zeuden atzo arratsaldean, eta gaur egingo dute bigarren itzulia, buruzagia hautatzeko. Atzoko emaitzen ondoren, bi dira hautagaiak: Segolene Royal eta Martine Aubry.
Royalek lortu zuen atzo babesik handiena: %43,1ekoa. Benoit Hamon zen atzora arte beste hautagaia (%23 eskuratu zuen), eta honek gauean adierazi zuen gaur Aubryren (%34,5 atzo) alde egingo duela.
Hollandek PSko idazkaritza utzi du 11 urteren ondoren, eta haren oinordekoa aukeratzeko erabat zatituta heldu dira sozialistak barne hauteskundeetara.
Royalek Modem zentroko alderdiarekin ituna egiteko aukera iradoki du, hurrengo hauteskundeetan eskuinaren kontrako herri frontea egiteko. Aubryk eta Hamonek, aldiz, etorkizunera begira alderdiaren ezkerreko nortasuna nabarmendu behar dela diote, eta Royalen asmoa arbuiatu dute. Aubryk PSk gizarte mugimenduekin bat egin behar duela aldarrikatu zuen pasa den asteburuko sozialisten batzarrean, eta eredu izateko, irakasleen manifestazioarekin bat egin zuen bere hirian, botoa ematera joan baino lehenago.
Frantzia
Royal edo Aubry?
Bietako bat hautatuko dute gaur Frantziako PSko idazkari nagusi. Atzo, lehen itzulian, Royal nagusitu zen, militanteen botoen %43,1 lortuta. Beste hautagai Hamon (%23), baina, Aubryren (%34,5) alde azaldu da gaurko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu