Atzo egin ziren Ruandan lehendakari berria aukeratzeko hauteskundeak. Lehen boto kontaketa egin ostean, Paul Kagame egungo presidenteak botoen %92,9a eskuratu du, Ruandako Hauteskunde Batzordearen arabera. 30 barrutietatik hamaikatan amaitu dute dagoeneko kontaketa.
Bost milioi ruandarrek izan zuten atzo botoa emateko aukera. Eta hauteskundeak irabazten dituen hautagaia, hurrengo zazpi urteetan izango da estatu buru. Hala ere, oposizioak Kagame salatu du, Kagameren Gobernuaren aurka egiten duten guztiek errepresio gogorra jasaten dutelako. Hala ere, Kagame ruandar askorentzat herrialdearen salbatzailea da, 800.000 tutsi eta hutu hil zituen gerrari amaiera eman ziolako.
Atzo gauean, Ruandako Fronte Patriotikoak (RPF) lortutako hauteskunde emaitzak ospatzera 30.000 jarraitzaile bildu ziren Kigaliko Amohoro estadioan. Ruandako funtzionariek behin betiko hauteskunde emaitzak gaur bertan jakin daitezkeela baieztatu dute.
munduA
Ruandako egungo presidenteak orain arte zenbatutako botoen %92,9a eskuratu du
Hurrengo zazpi urteetan presidentea zein izango den aukeratuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu