Sadam Hussein Irakeko agintari ohiaren urkaketaren unearen grabazioak soka luzea ekarri du, protesta ugari sortu duelako, eta gaur hilketa grabatu zuen lagun bat atxilotu egin dute. Irudiak grabatu eta hedabideei eman izana leporatzen diote. Atxilotu duten pertsona, Justizia Ministerioak erabiltzen duen kartzela funtzionarioa da.
Husseinen abokatu batek batzorde bat sortzeko eskatu dio Nazio Batuen Erakundeari (NBE), Husseinen heriotza ikertzeko. NBEko idazkari nagusi Ban Ki-moonek ez zuen Husseinen heriotza salatu atzo, kargua hartu zuenean, eta horrek zer esana sortu du.
Irakeko agintari ohiaren laguntzaile Barzan al Takriti eta Awad al Bander, berriz, bihar hilko dituzte. Dujailen 148 xiita hiltzeagatik heriotza zigorra ezarri zieten, bi horiei eta Husseini.
Irak
Sadam Husseinen hilketa grabatu zuen lagun bat atxilotu dute
Bihar hilko dituzte Irakeko agintari ohiaren bi laguntzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu