Irak

Saddam Hussein zenaren kontrako epaiketa bat hasi dute berriro

2007ko urtarrilaren 8a
15:55
Entzun
Kurdistandarren kontra egindako sarraskiaz leporatuta, Saddam Hussein zenaren aurkako epaiketa bat hasi dute berriz ere Iraken, Bagdad hiriburuan. 1987 eta 1988an Irakeko ipar-ekitaldian kurdistandarren herrietan 180.000 hildako eragiteagatik dago auzipetuta orduan Irakeko presidente zena. Hildako haien artean gehienak zibilak ziren. Epaiketa iazko abuztuan hasi zen.

Hussein abenduaren 30ean urkatu zuten Iraken, beste hilketa batzuk leporatuta. Irakeko Gobernuak gaur emandako irudietan epaitegian haren aulkia ikus daiteke, hutsik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.