Mundua

Saddam Husseinekin batera zigortutako beste bi buruzagiak hil dituzte, urkatuta

Nazioarteko komunitatearen eskaera ez du aintzat Irakeko Gobernuak, eta exekutatu egin ditu biak.

2007ko urtarrilaren 15a
14:32
Entzun
Xiiten kontrako sarraski baten arduradun zirelakoan Saddam Husseinekin batera heriotzera zigortutako Barzan Ibrahim eta Awad Hamed bart goizaldean exekutatu dituzte, urkamendian. Saddam Husseinen erregimenean inteligentzia zerbitzuen arduraduna zen Ibrahim eta Auzitegi Iraultzaileetako burua Hamed.

Abenduaren 30ean Saddam Hussein hil zuten leku berean urkatu dituzte bere erregimeneko beste bi buruzagiak, hain justu, Saddam presidente zenean inteligentzia zerbitzuen egoitza zen eraikinean, Bagdad iparraldean.

Horrenbestez, Nuri Al Maliki xiita lehen ministro duen Irakeko Gobernuak ez ditu aditu nazioarteko komunitatearen exekuzioaren kontrako eskaerak. Saddam Hussein eta bere bi laguntzaile horiek 148 xiitaren heriotza eragin zuen sarraskia antolatzeagatik zigortu zituzten hiltzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.