Irakeko Goi Auzitegiak atzo eman zuen 1982an 148 xiitaren heriotza eragin zuen sarraskiaren arduradun izatea egotzita epaitu zituzten zortzi pertsonen epaiketako epaia: Saddam Hussein estatuburu ohia eta beste bi urkatuta hiltzera zigortu dituzte; beste bati bizi arteko espetxe zigorra ezarri diote; hiruri 15 urtekoa, eta zortzigarren absolbitu egin dute.
Zehazki, Barzan Ibrahim Al Tikriti Saddamen anaiorde eta zerbitzu sekretuen buruzagi ohia eta Awad Ahmed Al Bandar Iraultzaren Auzitegiko burua zigortu dituzte urkan hiltzera. Taha Jassin Ramadan presidenteorde ohiari bizi arteko espetxea ezarri diote, Baaz alderdiko hiru buruzagi ohi 15 urtera zigortu, eta Mohammed Azzam al Ali alderdi horretako beste arduradunetako bat absolbitu.
Alaren zein Iraken handitasuna aldarrikatuz hartu du Saddam Husseinek bere kontrako epaia. Defentsako abokatuek helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.
Epaiak erreakzio bortitzak sortarazi zitzakeela eta, segurtasun neurri bereziak hartu dituzte, batik bat, Bagdaden eta inguruko bi probintzitan. Etxeratzeko deia ezarri dute.
Irak
Saddam Husseinen defentsak helegitea aurkeztuko du
Xiiten kontrako sarraski batengatik urkatuta hiltzera zigortu zituzten atzo Irakeko estatuburu ohia eta harren erregimeneko bi goi kargu. Beste bati bizi arteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta 15 urtekoa hiruri. Guztien zigorren kontra helegitea aurkeztuko du defentsaz arduratu den abokatu taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu