Irak

Saddam Husseinen defentsako abokatuetako bat hil dute

Saddam Hussein eta haren agintari taldeko kideen aurkako epaiketan defentsako abokatu zen Jamis Obeidi bahitu eta hil egin dute. Zehazki, Barzam Ibrahim Saddamen anaiordearen abokatua zen Obeidi. Bahituta eraman dutenek Irakeko Poliziaren uniformearekin zeudela jantzita salatu dute.

2006ko ekainaren 21a
17:32
Entzun
Saddam Hussein eta haren kideen aurkako epaiketan fiskalburu den Jafar Massauik salatu du Obeidi bahitu eta hil dutela. Defentsako beste abokatu batek, Jalil Dulaimik, berriz, zehaztu du goizeko zazpiak aldera (bostak Euskal Herrian) Bagdaden, bere etxean, bahitu dutela Obeidi, Poliziaren uniformea zeraman gizon talde batek. Ondoren hilotz agertu da.

Duela zortzi hilabete epaiketa hasi zenetik hiltzen duten defentsako hirugarren abokatua da.

Astelehenean Fiskaltzak bere eskaerak aurkeztu zituen —heriotza zigorra Saddam Hussein, Barzan Ibrahim eta beste bi lagunen aurka—, eta epaiketa amaitzeko uztailaren 10ean defentsak bere ondorioak aurkeztea baino ez zen geratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.