Mundua

Saddam Husseinen erregimeneko 'hirugarrenaren' heriotza zigorra berretsi dute

2007ko martxoaren 15a
16:34
Entzun
Bagdadeko Kasazio Auzitegiak Taha Jasin Ramadan Saddam Husseinen erregimeneko hirugarrenaren kontrako heriotza zigorra berretsi du, eta auzitegi horren erabakien aurka helegiterik jartzerik ez dagoenez, urkamendian hilko dute, ziurrenera hurrengo 48 orduetan.

1982an 148 xiitaren hilketan zerikusia izateagatik zigortu dute Ramadan; zehazki, garai hartan Herri Armadaren arduraduna zelako. Hasieran, 2006ko azaroan, bizi arteko espetxe zigorra ezarri zioten, Saddam Husseini eta erregimeneko beste zenbait agintariri heriotza zigorra ezarri zieten bitartean. Baina Irakeko Gobernuak helegitea ezarri zuen Ramadanen zigorraren aurka, "onberegia" zelakoan. Helegite horren ondorizo, heriotza zigorra ezarri zioten, eta zigor hori berretsi du gaur Kasazio Auzitegiak. Irakeko sistema judizialean azken instantzia da Kasazio Auzitegia, eta, beraz, ezin da haren erabakiaren kontrako helegiterik ezarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.