Al Jazeera telebista katearen arabera, Saddan Husseinen mezua "herriari, ministroei eta Baz alderdiari" zuzendutakoa da, eta Irakeko erresistentziako kideei "legea errespetatzeko" eskatu die AEBtako militarren bat atxilotzen badute.
"Diziplinarekin egin behar dira gauzak gure arteko haserrerik ez sortzeko, eta lege internazionala eta gure erlijioa izango ditugu gidari", zehaztu du Husseinek.
Irakeko auzia
Saddan Husseinek gerra santuarekin jarraitzeko eskatu die irakiarrei
Al Jazeera telebista kateak Saddan Hussein Irakeko presidente ohiaren soinuzko mezu berri bat zabaldu du gaur goizaldean. Irakiarrei AEBtako militarrek aurkako gerra santuarekin jarraitzeko eskatu die Husseinek, eta irakiarren artean mendekua saihesteko galdegin die. Mezu hori uztailaren 27an grabatua izan zela baieztatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu