Saharako auziaz arituko da asteartean NBEko Segurtasun Kontseilua

2010eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak datorren asteartean aztertuko du Saharako krisia. Christopher Ross NBEk Mendebaldeko Saharan duen ordezkariak emango du herrialde horretan gertatzen ari denaren berri. Horretaz gain, gainera, aste honen hasieran Marokoren eta Fronte Polisarioaren artean egindako bileren azalpena ematekoa ere bada.

Aminatu Haidar giza eskubideen aldeko ekintzaile sahararrak, bere aldetik, Europako Parlamentuan egingo du agerraldia asteartean. Bertan, besteak beste, Bruselaren eta Rabaten artean negoziatzen ari diren arrantza akordioa izango du hizpide, bakea arriskuan jartzen duela salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.