Marokoko Atzerri Arazoetako Ministerioak adierazi duenez, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aitortzeari utzi egin diote lau estatu karibearrek. Estatuak Granada, Antigua eta Barbuda, Saint Kitts eta Nevis, eta Santa Luzia dira. Erabaki hau abuztuaren 9tik 13ra bitartean Marokoko Atzerri Arazoetarako eta Lankidetzarako ministroak estatu horietara egindako bisitaren ondoren etorri da. Orain egun batzuk, Domikak hartutako erabaki bera hartu dute estatu karibear horiek.
Marokoren hitzetan, bost estatuek Marokorekin etapa berri bat irekitzeko borondatea erakutsi dute erabaki horrekin.
MunDUA
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aitortzeari utzi egin diote lau estatu karibearrek
Granada, Antigua eta Barbuda, Saint Kitts eta Nevis, eta Santa Luzia dira estatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu