Libiako agintariek ez dute Saif al Islam Nazioarteko Zigor Epaitegiaren esku utziko. Mohamed al Alagui Justizia ministroa Hagako epaitegiko fiskalburuarekin bildu da gaur, Luis Moreno Ocampo, eta bileraren ostean esan du Libian epaituko dutela.
Al Islam larunbatean atxilotu zuten, ustez Nigerrera ihes egin nahian zihoala. Al Islam Muammar Gaddafiren semeetako bat da, eta gizateriaren aurkako krimenak leporatzen dizkio Nazioarteko Zigor Epaitegiak. Berarekin batera Abdala al Senusi intelligentzia zerbitzuetako buru ohia ere epaitu nahi du Hagak.