Harrika hiltzearen aurkako Nazioarteko Batzordeak jakinarazi duenez, bihar hilko dute Sakineh Mohammadi Ashtiani. Lehenagotik ere protesta asko eragin ditu bere senarra hil ondoren bi gizonezkoekin harreman sexualak izateagatik heriotzara kondenatutako emakumearen auziak. Senarra hiltzea ere leporatu zioten ondoren.
Gaur egun Tabrizko espetxean dago Ashtiani. Bere semea eta abokatua ere urriaren 11n atxilotu zituztela salatu zuen GKEak.Lula da Silva Brasilgo presidente ohiak babes politikoa eskaini zion baina Teherango gobernuak ukatu egin zion Ashtianiri. Irango agintarien erabakien kontra, Parisen Iranek duen enbaxadaren aurrean biltzera deitu dute gaur 14:00etan.
IRAN
Sakineh Mohammadi Ashtiani bihar hilko dutela jakinarazi du GKE batek
Harrika hiltzearen aurkako GKEak protesta deitu du gaurko Parisen Iranen enbaxadaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu