Yemen

Sanako hotel bati eraso egin, eta gutxienez 30 lagun hil dituzte Yemenen

Huthiek berri eman dutenez, airez eraso egin diote hotelari. Inork ez du bere gain hartu erasoa.

2017ko abuztuaren 23a
08:44
Entzun

"Hotel txiki baten kontra egindako aireko erasoan 30 martiri daude", berri eman du Almaseera telebistak. Huthiek kontrolatzen dute telebista hori, Yemengo talde matxino batek, xiismoaren adar zaidiaren jarraitzaileak. Reuters berri agentziari iturri medikoek esan diotenez, berriz, 35 dira hildakoak, eta 13 zaurituak.

Sana hiritik 20 kilometrora dago Arhabeko kontrol postua. Erasoaren helburua postu hori zela uste da, handik gertu baitago hotela.

Inork ez du bere gain hartu erasoa, oraingoz, baina Saudi Arabian nagusi den nazioarteko koalizioak kontrolatzen du Yemengo aire espazioa. Azkenaldian, gainera, droneekin erasoak egin dituzte AEBek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.