espainia

Santiago Carrillo hil da

Espainiako alderdi komunistan buruzagi historikoa izandakoak 97 urte zituen.

2012ko irailaren 18a
18:34
Entzun

Espainiako politikagintzak beste buruzagi historiko bat galdu du: Santiago Carrillo zendu da gaur, 97 urte zituela. 1936ko gerran Francisco Francoren tropen aurka borrokatu zen, eta ondoren atzerrira jo zuen. PCE alderdi komunistako idazkari nagusia izan zen 1960tik 1982ra artean —1936tik zen alderdiko kide—.

Eten demokratikoa proposatu zuen frankismoa gainditzeko baina, Franco hil ondoren, trantsizioa bultzatu zuen, PCEk 1977an legeztapena lortuta. Espainiara 1976an iritsi zen atzerritik, sekretupean.

Alderdi komunistak 1982ko Espainiako Kongresurako hauteskundeetan porrot handia jaso zuen, Felipe Gonzalezen PSOEren uholdea zela medio, eta Carrillok idazkaritza nagusia utzi zuen. Gerardo Iglesiasek hartu zion lekukoa.

1985ean laga egin zuen PSC, eta 1991n ideia komunistak alboratu eta PSOEn sartzera bultzatu zituen bere jarraitzaileak, nahiz eta bera kanpoan gelditu zen.

Sabino Arana Fundazioak 2008an haren ibilbidea saritu zuen, "Espainiako Estatuan demokrazia berrezartzeko egindako funtsezko lana eta merituak" egin zituela iritzitza.

Gijonen (Espainia) jaio zen Carrillo, 1915ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.