Santorumek ordaintzen ditu zerga gehien
WASHINGTON.AEBetako Alderdi Errepublikanoko primarioetako hautagai Rick Santorumek bere zergen kontuak argitaratu ditu; Mitt Romney hautagaiak baino bi aldiz gehiago ordaintzen du zergatan. Urtean 900.000 dolar irabazita %25 eta %28,3 artean ordaindu du Santorumek zergatan; iaz 21 milioi dolar irabazita, berriz, %14,5 ordaindu zuen Romneyk.Azken inkestetan pare-parean daude biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu