David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak adierazi duenez, sare sozialen erabilera debekatzea aztertzen ari dira parlamentuan; «informazioaren zirkulazio librea ongia egiteko erabil daiteke, baina gaizkia egiteko ere bai, eta jendeak indarkeria zabaltzeko erabiltzen baditu, gelditu egin behar ditugu».
Gobernuak Twitter eta Facebook gisako sare sozialak eta BlackBerry konpainiaren Messenger zerbitzuaren gisakoak ixteko asmoa erakutsi du, ekintza kriminalak zabaltzeko erabiltzen direlakoan.
Horrez gain, telebista kateek erabili ez duten material guztia Poliziari emateko erantzukizuna dutela adierazi du Cameronek.
Sare sozialak debekatu nahi ditu Erresuma Batuko Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu