"Sarkozyk bazekien". Izenburu hori jarrita Liberation egunkariak Nicolas Sarkozy (UMP) Frantziako presidentea berriro lotu du diru publikoaren erabilera ilegalaren kasu batekin. Frantziak 1994an Pakistani urpekariak saldu zizkionean tratuan legezkoak ez ziren komisioak egon zirela bazekien hark, kazetak dioenez. Izan ere, orduan Sarkozy Frantziako Aurrekontuetako ministroa zen.
Liberation-ek argitaratu du joan den abenduaren 2an Renaud Van Ruymbeke kasuko instrukzio epaileak Gerard Philippe Menayas Defentsa Ministerioko goi karguari esan ziola salmenta gauzatzeko Aurrekontuetako Ministerioak balekoa eman beharra zeukala "derrigorrean". Heine Luxenburgoko enpresak Liberation-en jakinarazi du berak jasotzen zituela komisioko diruak, gero salmentako bitartekariei emateko,
Irailean presidentearen bi laguntzaile ohi auzipetu egin zituzten, eta Presidentziak gobernuburuaren aurkako salaketak baztertu egin zituen.
Gaur PSk esan du 1994ko salmenta hartan ezinezkoa zela Aurrekontuetako orduko ministroa ez izatea jakinaren gainean.
Sarkozyk datoren asteetan iragarriko du, ofizialki, Frantziako Presidentziarako UMPren hautagai izango dela atzera.