Martxoan Tibeten liskarrak izan zirenean -hainbat lagun hil ziren Txinako armadarekin izandako borroketan-, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak adierazi zuen agian ez zela abuztuan Pekingo Olinpiar Jokoetako inaugurazio ekitaldira joango, Txinarekin Tibeteko gatazkaz leuzkaken desadostasunak medio. Joango da, ordea; hala jakinarazi du gaur. Hil honen hasieratik, gainera, Europa Batasuneko (EB) Presidentziako buru ere bada Sarkozy, urtea bukatu arte, eta EBren izenean ere egongo da Pekinen.
Frantziako presidenteak berak eman dio berria Hu Jintao Txinakoari, Toyakon (Japonia), G-8ko batzarrean. Jokoek "bakea eta adiskidetasuna" bezalako baloreak dituztela azpimarratu du Sarkozyk, eta horiek kontuan hartu behar direla. "Frantziako Gobernuak, bide batez, Txinarekin harremana sakontzen segitu nahi du, bazkide estrategikoa delako", dio Frantziako exekutiboaren prentsa oharrak.
Abuztuaren 8an izango da Olinpiar Jokoetako zabaltze ekitaldia, Pekinen.
Mundua
Sarkozy joango da Pekinera Olinpiar Jokoetako inaugurazio ekitaldira
Martxoan, Tibeteko gatazka dela-eta, zalantzak azaldu zituen Frantziako presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu