Mundua

Sarkozy: "Munduak ezin du Afganistango gerra galdu"

Ezusten bisita egin du Kabulera Frantziako presidenteak.

2007ko abenduaren 22a
16:53
Entzun
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak ezusteko bisita egin du Afganistanera. Hamid Karzai Afganistango estatuburuarekin eta NATOk Afganistanen hedatutako nazioarteko indarren buruzagi militar Dan MacNeill jeneral estatubatuarrarekin batzartu da Sarkozy Kabulen.

Hain zuzen ere, babesa agertu dio Sarkozyk Karzairi, eta Frantziako soldaduek han jarraituko dutela hitzeman dio. Izan ere, munduak ezin duela Afganistango gerra galdu iritzi dio: "Bi gauza oso garrantzitsu daude hemen jokoan: aliatuen arteko akordioen sendotasuna eta Afganistan estatu terrorista bat ez bihurtzea. Gerra bat dago hemen jokoan, terrorismoaren kontrako gerra bat, fanatismoaren kontrakoa, galdu ezin duguna".

Hala ere, Afganistango konponbidea ez dela bide militar hutsetatik iritsiko zehaztu du Frantziako presidenteak. Konstituzioa errespetatzeko prest diren talibanekin adiskidetzeko saioa egiten ari da Karzai, eta bide horretan sinesten ez duten NATOko kideen aurrean jarrera hartze bat izan dira Sarkozyren hitz horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.