Sarkozyk politika utziko du bozak galtzen baditu
PARIS. Nicolas Sarkozy Frantziako egungo presidenteak eta apirileko presidentetzarako bozetan UMPren hautagaiak iragarri du hauteskundeak irabazten ez baditu politika utziko duela. «Frantziako herritarrek ez badute konfiantzarik nigan, politikan jarraitu behar al nuke? Erantzuna ezezkoa da», esan du presidenteak RMC irratian egindako elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu