Frantzia

Sarkozyren inputazioa berretsi egin dute 'Bettencourt auzian'

Bordeleko Helegite Auzitegiak ontzat jo du Liliane Bettencourten ahuldade egoera ustez baliatzeagatik abiatutako auziaren instrukzioa, eta berretsi egin du Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiaren inputazioa.

Berria.info
2013ko irailaren 24a
12:54
Entzun

Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiari leporatzen diote L'Oreal enpresaren jabe Liliane Bettencourten zahardadea baliatuta lortu izana 2007ko hauteskunde kanpaina finantzatzeko dirua. Bordeleko Helegite Auzitegiak atzera bota ditu inputatuek Jean-Michel Gentil epailearen instrukzioa baliogabetzeko eginiko eskaerak —bereziki Bettencourten zaurgarritasuna agertu zuen azterketa psikiatrikoa—, eta hamabi inputatuen kontrako salaketak berretsi egin ditu. Horien artean da Sarkozy, eta, auzitegiaren ebazpenari helegitea jar dakioketen arren, horrek ez luke auzia geldiaraziko.

Inputazioa berretsita, Sarkozyri zaildu egin zaio politikaren lehen lerrora itzultzeko izan zezakeen asmoa. Ostiralean UMP alderdiaren ekitaldietan parte hartzekoa da Sarkozy, Nizan eta Frantzia hegoaldeko beste hainbat hiritan. Gaur bertan, Washingtonen hitzaldi bat ematekoa da Frantziako presidente ohia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.