Mundua

Sarkozyri babes argirik adierazi gabe esan dio agur Chiracek jardun politikoari

Espero zen bezala, presidentziarako hurrengo hauteskundeetan ez dela hautagai izango iragarri du. "Muturreko jarreren" eta xenofobiaren arriskuak azpimarratu ditu, eta Europaren alde egiteko eskatu die herritarrei. Nicolas Sarkozy UMPko hautagaiari ez dio babes espliziturik adierazi.

2007ko martxoaren 12a
10:04
Entzun
"Nire ardurapean jarri zenuten agintealdi honen amaieran zuek beste era batera zerbitzatzeko unea iritsiko da. Ez dizuet beste agintealdi bat lortzeko botorik eskatuko", esan zuen atzo Jacques Chirac Frantziako presidenteak, presidentziari, eta, oro har, jardun politikoari agur esateko mezuan.

Behin eta berriz Frantzia eta frantziarrak "asko maite" dituela nabarmendu zuen, eta jardun politikoa albora utzi arren, "maitasun bi horien" zerbitzura izango dela aurrerantzean ere.

Mezu politikoari dagokionez, "muturreko jarrerekin eta arrazismoarekin" kontuz ibiltzeko ohartarazi zien herritarrei, egungo arrisku handiak horiek direla iritzita. Frantziaren helburuak aurrerantzean ere "bakea eta jsutizia soziala"izan behar dutela erantsi zuen, eta Frantziak nazioarteko komunitatean eta, batik bat, Euroapren eraikuntzan egiteko handia duela nabarmendu.

Nicolas Sarkozy da presidentziarako hauteskundeetan UMPren hautagaia, nolabait, Chiracen oinordeko politikoa. Halal ere, presidenteak ez zio atzoko mezuan babes argirik adierazi. Areago, Sarkozyk agertu dituen eskuineko zenbait joeraren kontra egin nahi izan duela iritzi diote zenbait anallistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.