Schengengo Itunari mugak paratzea erabaki dute EB Europako Batasuneko Barne ministroek. Aurrerantzean, Schengen eremuaren kanpo mugetan «migrazioaren presioa» areagotzean, estatuek mugak berrezartzeko ahalmena edukiko dute. Europa barneko mugak kentzeko sortu zen ituna.
Orain arte, salbuespenezko bertze neurri batzuk argudiatuta ere bazuten hori egitea: adibidez, «alerta terrorista» deklaratuta, edo goi bileraren edo kirol ekitaldiren bat egiterakoan. Oraingo erabakia matxinada arabiarren eta Greziara Turkiatik iristen diren etorkinen ondorioz hartu du EBk.
Schengengo Ituna mugatzeko akordio bat egin dute EBko Barne ministroek
Eremuko kanpo mugetan «migrazioaren presioa» dagoenean, estatuek kontrolak ezarri ahalko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu