HAUTESKUNDEAK ARGENTINAN

Scioli eta Macri bigarren itzulira Argentinan

Hautagai kirchneristak irabazi ditu hauteskundeak, baina ez da bigarren itzulia saihesteko portzentajera iritsi. Azaroaren 22an izango da bigarren bozketa.

Daniel Scioli, hauteskundeen emaitzak ezagutu osteko agerraldian. DAVID FERNáNDEZ / EFE
2015eko urriaren 26a
08:04
Entzun

Daniel Scioli FpV Garaipenerako Fronteko hautagaia nagusitu da Argentinako presidentetzarako hauteskundeetan, baina, bigarren itzuli historiko bat egin beharko dute lau aste barru. Historikoa, inoiz ez baitute bigarren itzulirik egin behar izan.

Mahaien %93,1 zenbatuta, Sciolik botoen %36,39 eskuratu ditu. Botoen %45era iristea edo hurrengo hautagaiari hamar puntuko aldearekin irabaztea zen bigarren itzulia saihesteko modua, baina Mauricio Macri eskuindarra gertu izan du Sciolik: %34,75 boto lortu ditu Macrik.

Azaroaren 22an batak edo besteak irabazi, Nestor Kirchner eta Fernandez senar-emazteen agintaldien aroa bukatuko da. "Garai berri honi inoiz baino fede eta itxaropen handiagoarekin ekingo diot, argentinar guztien garaipena lortzeko beharrezko topaguneak bilatzen jarraituko dut", esan du Sciolik emaitzen berri izan ostean.

Sergio Massa beste hautagai peronista izan da hauteskundeetan hirugarren hautagai bozkatuena, botoen %21,27 lortuta. Bigarren itzulian erabakigarriak izan daitezke Massak jasotako botoak, Scioli eta Macriren arteko alde estua aintzat hartuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.