Mexikoko hauteskundeak pasa den hilabetean izan ziren, uztailaren 2an. Zenbaketa ofizialaren arabera Felipe Calderon PAN eskuineko alderdiaren hautagaiak 243.900 boto lortu zituen, Obradorrek baino boto gutxi batzuk gehiago. Obradorrek eta haren jarraitzaileek iruzurra salatu zuten, eta zenbaketa berri bat eskatu dute. Hauteskunde batzordeak botoen zati txiki bat berriro zenbatzea baino ez du onartu, eta, ondorioz, protestak hasi dituzte.
Ildo horretatik, irailerako festa herritar handia eta desfile militarra antolatu du Mexikoko Gobernuak. Vicente Fox Mexikoko jarduneko presidentea festako buru izango da. Antolatzaileak beldur dira, Obradorren jarraitzaileek kanpalekuak jarri dituztelako hiriko kale batzuetan, eta bankuen sarreretan ere oztopoak daudelako. Lopez Obradorrek Foxen Gobernua salatu du “erregimen autoritario bat da. Indarra erabiltzen du eta komunikabideekin nahi duena egiten du”.
Mexikoko hauteskundeak
Segurtasun indarrei ez dietela aurre egingo ziurtatu du Obradorrek
Mexikoko zentro-ezkerreko PRD alderdiko hautagai Andres Manuel Lopez Obradorrek gaur ziurtatu duenez, erresistentzia zibil mugimenduak ez die aurre egingo ez armadari ezta polizi indarrei ere. “Mugimendu baketsu bat da gurea, eta ez dugu indarra erabiliko. Indarkeria, arrazoia ez dutenek erabili ohi dute.”
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu