Atentatua Indian

Segurtasun indarrek 300 pertsona atxilotu dituzte Bombayko atentatuekin lotura dutelakoan

Indiako Poliziak 300 susmagarri inguru atxilotu ditu Bombayko trenbide sarearen aurkako atentatuarekin zerikusia izan dutelakoan. Astearte arratsaldean Bombay hiriko trenbide sarea astindu zuten zazpi leherketak; 200 pertsona hil dira erasoaren ondorioz eta 700 inguru zaurituta daude.

2006ko uztailaren 13a
18:37
Entzun
Malwani auzoan egin dituzte atxiloketa gehienak S.Goshal Poliziako kideak azaldu duenez. Poliziako iturriek, baina, ez dute zehaztu atxilotuak zenbat diren. Goshalek azpimarratu du preso eraman dituztenak ez direla aurretik atxilotuak izan.

"Bilaketa operazio zabala egin dugu eta pertsona asko atxilotu ditugu galdeketa egiteko", adierazi du A.N.Roy komisarioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.