Ipar Irlanda

Segurtasun neurriak indartu dituzte Belfasten orangistek gaurko desfilerako

1912kok Ulster Covenant agiriaren sinadura gogoratu dute unionistek, Irlanda osorako autonomia eskaera baten aurkako adierazpena. Urteko azken desfilea izan da.

2012ko irailaren 29a
22:35
Entzun

Belfasteko orangistak kalera atera dira gaur, 1912an sinatu zen Ulster Covenant agiriaren sinadura gogoratzera. Agiri hori Irlanda osorako autonomia eskaeraren aurkako adierazpena izan zen, uharte osoa britaniarren esku zegoenean. Gaurko desfilea arrisku handikotzat joa zuen Poliziak.

30.000 manifestari espero zituztela-eta istilurik izan ez zedin segurtasun neurri zorrotzak jarri dituzte. Unionistek soilik abesti erlijiosoak kantatu ahal izan dituzte Saint Patrick eliza katolikoaren aurretik igarotzen direnean, eta ez ereserki patriotiko edo militarrak.

Lasaitasunerako deia

Inguru horretatik 2.000 orangista pasatu dira soilik. Desfilearen aurka deitu duten protesta batean, ordea, soilik 150 errepublikanok partu hartu ahal izan dute. Komunitateko hainbat buruk eta sindikatuek lasaitasunera deitu dute.

Gaurkoa izan da azken desfile orangista. Uztailean beste desfile batek haserrea eragin zuen konpainietako batek Saint Patrick elizaren aurrean, Donegall kalean, ereserki militar bat jo zuelako. Irailaren hasieran istilu larriak izan ziren Belfasteko kaleetan desfileen ondorioz, eta 60 poliziatik gora zauritu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.