Azken egunotan Bagdaden izan diren atentatuekberehalako ondorio politiko eta sozialak izan dituzte. Nuri Al Maliki lehen ministroak“segurtasuna bermatzeko plana” jarri du indarrean Bagdaden. Gautik aurrera, 85.000 militar eta polizia ibiliko dira Bagdadeko kaleetan barrena segurtasuna bermatzeko asmoz.
“Kristau, musulman, arabiar eta kurdoei eskatzen dizuet zuen helburu pertsonalak ade batera uzteko, eta Irak bateratu eta indartsu baten alde egiteko”, esan du Al Malikik.
Halaber, Muqtada Al Sadr zuzendari xiïta Iraken dagoela adierazi du bere alderdi politikoko zuzendari batek. Atzo AEBeko ABC telebistak Al Sadr zuzendari xiitak Iranera alde egin zuela iragarri zuen, baina albiste hori “gezurra” dela azpimarratu dute bere alderdiko kideek.
Irak
"Segurtasun plana” indarrean jarri dute Bagdaden
Nuri Al Maliki lehen ministroak iragarri duenez,” indarkeria giroarekin amaitzea da helburua”. 85.000 militar eta poliziek hartuko dute parte plan honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu