Iragan urtarrilaren 26an erregimenaren kontrako protestak hasi zirenetik Siriako armadak gutxienez 2.600 manifestari hil dituela baieztatu du NBE Nazio Batuen Erakundeak. Atzo beste 17 zibil hil zituen. Bestelako datua eman du, ordea, Bashar al Assad presidenteak; orain artean 1.300 lagun hil direla dio erregimenak, eta horietatik 600 poliziak direla.
Bitartean, Siriari buruzko eztabaidak segitzen du nazioartean. NBEko Segurtasun Kontseiluak Al Assaden errepresioaren gaineko erabaki bat hartzea oztopatzea «eskandalagarria» dela esan du Frantziak. Errusiak, aldiz, Siriaren kontrako «ebazpen gogorra» nahi du, baina zigorrik jarri gabe.
Protestak herrialde arabiarretan
Sei hilabetean gutxienez 2.600 zibil hil ditu Siriako armadak, NBEren arabera
Erregimenak, berriz, adierazi du 1.300 lagun hil direla sei hilabeteko protestetan, horietatik 600 poliziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu