Ezbehar larria gertatu da bartSevillan (Andaluzia, Espainia): zaharren etxe batek su hartu du eta sei lagun hil dira. Sevillako Udaleko iturriek agertu dutenez, 19 adindun eta bi zaintzaile zeuden sutea piztu denean, eta arestian aipatu bezala, horietatik sei hil egin dira eta hamar zaurituta daude, erredurekin eta kea arnastuta.
Lehen ikerketen arabera, zaharren egoitzako geletako batean piztu da sutea oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, eta handik eraikin osora zabaldu. Hain zuzen ere, gela horretako bizilaguna erabat kiskalita aurkitu dute.
Ezbeharra
Sei lagun hil dira Espainian zaharren etxe bateko sutean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu