Gutxienez sei meatzari hil dira Llombera de Gordonen (Espainia), 14:00 aldera gertatutako ezbehar batean. Lehen hipotesien arabera, metano isuria izan da meategian.
Gaztela-Leongo Larrialdi Zerbitzuen arabera, hamar lagun ari ziren bertan lanean. Bertara joan dira sendagileak eta poliziak, eta sei langileren heriotza baieztatu dute. Meategian zeuden beste lau beharginak ospitalera eraman dituzte, toxikatuta.