Frantziako Gobernuak eta Ingrid Betancourten senitartekoek jendaurrean nahiz ezkutuan diplomaziaren bitartez egindako lanari esker, FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrek bahituta dituzten lagunen egoera nazioartean ezagun egin dela uste dute askok. Beste batzuk, ordea, horrek Betancourten askatasuna atzeratu baino ez duela egin iritzi diote, Freddy Padilla Kolonbiako armadako buruzagiak, besteak beste.
Ingrid BetancourtKolonbiako presidentetzarako hautagaia bahitu zutenetik seigarren urteurrena gogorarazteko Frantzian eta Kolonbian egindako ekitaldien haritik, Betancourten senitartekoek Kolonbiako Gobernuari bahituen arazoa bideratzeko ahaleginak ez egitea leporatu diote. Auzia nazioartean ezagun egin nahi ez izana ere egotzi diote Alvaro Uribe presidenteari.
Europako Batasunak ere, Betancourt bahitu zutela seigarren urteurrena aitzaki hartuta,FARCek iragan egunetan lau bahitu askatzeko emandako hitza betetzeko eskatu die gerrillariei.
Sei urte egin ditu Betancourtek FARC talde armatuaren esku
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu