EBOLA IZURRITEA

Senda-agiria eman diete ebolaren kontrako botika hartu zuten estatubatuarrei

ZMapp sendagaia eman zioten Kent Brandtly medikuari eta Nancy Writebol misiolariari.

2014ko abuztuaren 21a
10:22
Entzun

Ebolaren kontra ZMapp botika hartu zuen lehen gaixoa izan zen, eta eritasuna gainditu duela uste dute haren sendagileek. Kent Brandtly, AEBetako 33 urteko mediku estatubatuarra, Ebola birusarekin kutsatu zen Liberiako erietxe batean lanean ari zela, eta abuztu hasieran eraman zuten Atlantako ospitale batera (AEB). Hobera egin du, eta senda-agiria eman diote osagileek.

"Zentzu guztietan sendatu naiz", esan zuen ostiralean Brandtlyk: "Emaztearekin, seme-alabekin eta familiarekin berriro egoteko irrikaz nago".

Brandtlyrekin batera eraman zuten AEBetara Nancy Writebol misiolaria, hura ere Liberian lanean ari zela, Ebola birusarekin kutsatu ostean. Hari ere ZMapp eman diote, eta hobera egin ostean, alta jaso du hark ere. Nolanahi ere, botika bera eman zioten Miguel Pajares apaiz espainiarrari, baina hil egin zen, abuztuaren 12an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.