Guardia Zibila operazio bat egiten ari da Kataluniako CDCren finantzaketa irregularrari lotuta, Espainiako Auzitegi Nazionalean den %3 auziaren barruan. Berri agentziek jakinarazi dutenez, zazpi enpresa miatzen ari dira Bartzelonan. Operazio horren barruan, Senerren egoitzara ere sartu dira guardia zibilak, Getxon (Bizkaia). Hainbat patrol daude kanpoan.
Berri agentzien arabera, Kataluniako abiadura handiko trenaren eraikuntzan Senerrek izandako inplikazioa ikertzea da horren arrazoia, eta zuzendaritzako kide baten ordenagailua ari dira ikertzen. Admininstrazio publikoaren aurkako delituak egozten dizkiete; Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. instrukzio auzitegiak agindu du operazioa.
Miaketez gain, hamabost lagun deitu dituzte deklaratzera.