Serbiako eta Kosovoko ordezkariak Vienan egiten ari diren goi-bilera inolako akordiorik gabe amaitu dela iragarri du Martti Ahtisaari NBE Nazio Batuen Erakundeko Kosovorako ordezkariak. "Tamalez, aldeek ez dutela beren jarrera aldatzeko borondaterik izan esan behar dut", adierazi du. Gaur amaitzen akordiora iristeko negoziazio txandaren azken epea, eta, horrenbestez, negoziazioek porrot egin dutela onartu du Ahtisaarik.
NBEren aurreikuspenen arabera, Kosovoren behin betiko estatusaren inguruan ados jarri behar zuten Serbiako eta Kosovoko ordezkariek batzar horretan, NBEk landutako aurreakordioa oinarri hartuta. Serbia hasieratik uzkur agertu zen NBEk egindako lanarekin, esplizituki azalduta ez bada ere, Kosovori independentzia ematen ziola iritzita.
Mundua
Serbiak eta Kosovok ez dute akordiorik lortu
Negoziazioek porrot egin dutela onartu du Martti Ahtisaari NBEren bitartekariak. Ondorioz, Kosovoren behin betiko estatusa zehaztu gabe geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu