Serbiako oposizioa kalera atera da bozak eskatzera

2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
BELGRAD. Gobernuaren kontrako protesta egin zuten milaka herritarrek atzo Belgraden hauteskunde aurreratuak eskatzeko. Tomislav Nikolic oposizioko buruak atzo bertan gose greba hasi zuela esan zuen jendetzaren aurrean, Gobernuak hauteskundeetara deitu bitartean. Boris Tadic presidenteak, berriz, ez dituela bozak aurreratuko esan du, 2012an izango direla, aurreikusi bezala. Dena den, azkenaldian oposizioa egiten ari den presioagatik aurreratu ditzakeela uste dute adituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.