Serbiako presidente Boris Tadicek dimisioa eman du, presidente berriaren hautaketa parlamentuko eta udaletako ordezkariekin batera egiteko. Tadicek agintaldiaren amaiera hamar hilabete aurreratu du, bozetarako kanpainan «dirua eta denbora» aurrezteko. Maiatzaren 6an egingo dituzte hauteskundeak.
Tadic berriz ere aurkeztuko dahauteskundeetan, Alderdi Demokratikoaren hautagai gisa. Europako Batasunean sartzeko hautagaitza lortu du Tadicek, eta adierazi du helburu nagusia herrialdean erreforma ekonomikoak «berehala» egitea dela. Horrez gain, berretsi du Kosovoren independentzia ez duela aitortuko.
Serbiako presidenteak dimisioa eman du, bozak aurreratzeko
Boris Tadic berriro aurkeztuko da Serbiako presidentetzara; maiatzaren 6an egingo dituzte hauteskundeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu