Sexu aferak ez ezik, Strauss-Khanen aberastasunak ere harridura sortu du

2011ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Dominique Strauss-Khan Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari nagusi ohiak New Yorkeko Sofitel hoteleko Nafissatou Diallo langilearekin izandako sexu aferak bakarrik ez, azken bost hilabeteetan AEBetan erakutsi duen diru oparotasunak ere harridura sortu du Frantzian.

Maiatzaren 20an, atxiloalditik atera zenean, milioi bat dolar ordaindu zituen, eta beste bost milioi utzi zituen gordailuan. Gainera, New Yorkeko Tribeca auzoan hartu zuen ostatu, 600 metro koadroko luxuzko etxe batean, eta 50.000 dolar ordaindu zituen hilean. Horrez gain, zaintzapean aske egon zen bitartean berak ordaindu behar izan zuen segurtasun sistema. Guztira, hilean 200.000 dolar inguru gastatu zituen. Anne Sinclair emazte eta telebistako izar ohiak ordaindu du zati handi bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.