Sexu erasoak ugaritu egin dira Kongoko Errepublikan
KINSHASA. NBE Nazio Batuen Erakundeak salatu du sexu indarkeria ugaritu egin dela Kivu hegoaldean, Kongoko Errepublika Demokratikoan. «Armadak eta gerrillariek era guztietako sexu erasoak egiten dituzte, eta emakumeak dira biktima nagusiak», gaitzetsi du NBEko Giza Gaietarako Bulegoko eledun Elisabeth Byrsek. Haren esanetan, gatazkako bi aldeek bortxaketa erabiltzen dute gerrako arma gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu