Mundua

Shakine Ashtiani aske uzteko eskatu dute hainbat artista, nobel saridun, filosofo eta politikarik

'The Times' egunkariak argitaratu duen gutun batean Ahmadinejad Irango presidenteari bere semea eta abokatua askatzeko ere eskatu diote.

2010eko abenduaren 13a
12:22
Entzun
Mundu osoko hainbat artista, Nobel saridun, filosofo eta politikarik Shakine Ashtiani askatzeko eskatu diote gaur Ahmadinejad Irango presidenteari eta Ali Khomeini aiatolari. The Times egunkariari bidalitako gutun batean hiltzera zigortutako emakumea, bere semea eta bere abokatua askatzeko eskatu dute, besteak beste, Robert de Niro, Robert Redford, Juliete Binoche eta Mia Farrow aktoreek, Wole Soyinka literatura nobel saridunak, Sting musikariak, Bernard-Henry Levy eta Andre Glucksmann filosofoek, eta Catherine Ashton Europako diplomazia buruak eta Jerzy Burek Europako Parlamentuko presidenteak.

Gutunean "nahikoa" sufritu duela diote, eta orain bere senarra hiltzea berriro leporatzen diotela salatu dute, "nazioarteko presioaren ondorioz harrika hiltzera jarri zioten zigorra kendu ondoren". "Bost urte pasa ditu espetxean eta 99 zartada eman dizkiote. Senarra ustez hil zuen gizona berriz, Ashtianirekin harreman bat izan omen zuena, kalean dago Ashtianiren semeen barkamena jaso ondoren".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.