Gilad Shalit soldadu israeldarraren truke askatutako 1.027 palestinarren artean zegoen Hana Xalabi, baina hilabete ez zuen iraun aske. Otsailaren 26anatxiloketa administratiboa ezarri zioten, inolako inputaziorik izan gabe denbora mugagabean preso izateko neurria —aurretik ia bi urte egin zituen espetxean—. Atxilotu eta torturatu zuten egunean hasi zuen gose greba, eta atzo utzi, Gazara hiru urterako erbestea hitzartu eta gero. 43 egun igaro ditu jan gabe.
Xalabiren osasuna larria da, eta beste bi preso eregaizki daudela ohartarazi du PHR presoen aldeko medikuen erakundeak:Bilal Tyabek eta Zeere Helahlik 30 egun daramatzate jan gabe.
Shalabik gose greba bertan behera utzi du 43 egunen ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu