ekialde hurbila

Sharonek legea aldatzeko ekimena hasi du Israelen laboristekin gobernua osatzeko

Asteburu honetan Israelgo Likud alderdi eskuindarra eta Alderdi Laborista akordio batera iritsi dira, elkarrekin koalizio Gobernua eratzeko. Akordio horren arabera laboristen buru Shimon Peresek lehen ministrorde kargua hartuko luke, baina horretarako legea aldatu beharra dago bi lehen ministrorde izateko aukera onar dezan. Hori dela eta, Ariel Sharon lehen ministroak legea aldatzeko ekimena hasi du.

2004ko abenduaren 20a
16:28
Entzun
Israelgo Parlamentuko Legeen Komisioari Gobernuak lehen ministrorde bakarra izan behr duela zehazten duen legea aldatzeko eskatuko dio Sharonek. Izan ere, egungo lehen ministrordea, Likudekoa, ez dago kargua uzteko prest. Halaber, Palestinako kokaguneak murrizteko hartutako erabakiaren ondorioz, orain arte babestu duten alderdi eskuindar zenbaituzren babesa galdu du Sharonek, eta agintean jarraitzeko ezinbestekoa du laboristen laguntza. Laboristen baldintza Peres buruzagia lehen ministrodea izatea da.

Lehen ministrorde izateak presidentea atzerrian dagoenan ganbera biltzeko eskubidea ematen dio eta presidentea gaixo izango balitz 100 egunez ordezkatu beharko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.