ITALIA

Silvio Berlusconi babestu dute Parlamentuan

Italiako lehen ministroak Garapenerako legea onartzeko beharrezkoa zuen babesa lortu du -317 boto alde, 293 kontra eta bi boto zuri-, azkenaldian inoizko babesik eskasena izan badu ere.

2011ko ekainaren 21a
17:50
Entzun

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak babesa du oraindik Italiako Parlamentuan. Gaur, Garapenerako legea onetsi dute diputatuek: 317 boto alde, 293 kontra eta bi boto zuri. 

Gaur arratsaldean Senatuan eta bihar Parlamentuan izango da lehen ministroa, parlamentuari gobernua handitzeko baimena eskatzeko. Bere asmoa bederatzi idazkariorde gehiago izendatzea da. Gaurko bozketaren bidez erakutsi du, oraindik ere gehiengoaren babesa duela, maiatzeko bi hauteskundeetan porrota ezagutu ondotik.

Giorgio Napolitano Errepublikako presidenteak azterketa politikoa egitea nahi du, Berlusconik parlamentuaren babesa duela zihurtatzeko. Ondo bidean bihar jakingo da ea Parlamentuak konfiantza mozioa onartzen duen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.