'Simon Bolivar', Bilbon

"Venezuelaren bigarren eta behin betiko independentziaren alde" mintzatu da EITBren egoitzaren aurrean, eta  herrialdeko gaurko ereduari buruzko "gezurrak" ez sinisteko eskatu du. [YouTube]http://youtu.be/gYy4HixAFvI[/YouTube]

2012ko urriaren 1a
13:43
Entzun

'Simon Bolivar' militar eta politikari venezuelarra Euskal Herrian izan da berriro, "bigarren aldiz", berak esan duenez. Bilbon izan da, EITBren egoitzaren aurrean, eta "Venezuelaren bigarren eta behin betiko independentziaren alde" mintzatu da.

Haren arabera, Venezuela aurrerapausoak ematen ari da, "iraultza bolibartarra buruan duela, boteretsuak gainetik kenduz". Baina salatu du hedabide batzuek herrialdeko gaurko ereduari buruz "gezurrak" esaten dituztela eta horiek ez sinisteko eskatu du. Hori dela eta, Euskal Internazionalistek gaur elkarretaratze bat egingo dute Bilbon, Plaza Biribilean, 19:00etatik aurrera.

Datorren igandean presidentea hautatzeko hauteskundeak egingo dituzte Venezuelan. Hugo Chavezek hamalau urte daramatza karguan.

'Simon Jose Antonio de la Santisima Trinidad Bolibarjauregi Blanco' zen Simon Bolivarren izena. Askatzailea esaten zioten, eta Ameriketako kolonien independentziaren bultzatzaile garrantzitsuenetako bat izan zen. Haren sendiak euskal jatorria du. Hura Bilbon bizi izan zen urtebetez; besteak beste, Ziortza-Bolibar eta Baiona bisitatu zituen. Caracasen jaio zen, 1783ko uztailaren 24an, familia kreol aberats batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.