Sinar Corzo giza eskubideen ekintzailea tirokatuta hil dute, Chiapasen, Mexikon

Sinar Corzo giza eskubideen ekintzailea, artxiboko irudi batean. BERRIA.
2019ko urtarrilaren 05a
00:00
Entzun
ARRIAGA. Sinar Corzo Chiapasko giza eskubideen ekintzailea tirokatuta hil zuten herenegun gauean, bere etxerako bidean zela, Arriagan, Mexikon. Motozikleta batetik egin zioten tiro. Rutilio Escandon Chiapasko gobernadoreak hilketa ikertuko duela hitzeman du: «Krimen hau ez da zigorrik gabe geratuko». Corzo oso ezaguna zen uraren eta osasunaren defentsan egiten zuen lanarengatik. Arriagako merkatua eraistearen kontrako borrokan ari zen azkenaldian. Aurretik, atxilotutakoa eta torturatutakoa izan zen protestetan parte hartzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.